Euskal Bibliografian
kontsultak egiteko berdin erabil daitezke maiuskulak zein minuskulak.
Ez erabil, mesedez,
tildedun bokalik (á, à, é, è etab.) bilaketak
egiteko.
ñ, Ñ
karaktereekin ez dago arazorik
Tituluen eremuan
bilaketak egiten direnean, bilaketa-sistemak euskarazko hitzen lemak erabiltzen
ditu. Hitz baten lema, hitz horren hiztegi-sarrerarekin bat dator. Adibidez,
liburuetan hitzaren lema liburu da, anaiekin hitzarena
anaia, eta ikusiko hitzarena ikus. Kontsulta batean Titulua
eremuan flexionatutako forma bat erabiltzen baduzu (liburuetan, anaiekin,
ikusiko), bilatzaileak forma horren lema erabiliko du (liburu, anaia,
ikus) eta lema horri dagokion edozein forma flexionatu duen titulu oro
emango dizu. Adibidez, urratsak eskatzen baduzu, tituluan urratsa,
urratsak, urratsetan, etab. duten obren fitxak agertuko zaizkizu.
Forma flexionatu jakin bat tituluan duten obren fitxak eskuratzeko, forma
hori komatxo artean idatzi behar duzu, adibidez: "urratsak".
Komatxo artean idazten duzunak zuriunez banandutako hitz bat baino gehiago
baldin badu, tituluak eduki beharreko esalditzat hartuko du bilatzaileak,
adibidez: "hamabost urratsetan".
Hitz moztuak.
Eremu batean bilatu nahi duzun hitzaren forma zehatza zein den seguru ez bazaude,
adibidez autorearen deitura Lopetegui edo Lopetegi forman azalduko
den, seguru zauden arteko letrak idatz ditzakezu, Lopeteg, alegia,
bestelako zeinu berezirik erabili gabe.
Bi
bilaketa-mota erabil ditzakezu Euskal Bibliografiaren datu-basean:
Bilaketa
arrunta. Bilaketa-mota hau egiteko formularioan bost eremu
aurkituko dituzu: Titulua, Autorea, Argitaldaria,
Urtea eta ISBN. Aski duzu hauetakoren bat erabiltzea.
Adibidez: Titulua eremua bakarrik erabiltzen baduzu eta galdetzen
baduzu Gorrotoa lege, Jon Etxaideren nobela horrek izan dituen
edizio desberdinen fitxak lortuko dituzu. Erantzun
horretan, goian aipatu ditugun bost eremuetako datuak ikusi ahal
izango dituzu.
Kasu
horretan obra jakin baten titulu osoa jarri dugu galderan, baina
hori ez da beharrezkoa. Demagun Titulua eremuan ebanjelio
hitza eskatzen duzula eta beste eremu guztiak hutsik uzten
dituzula. Erantzunean ebanjelio hitza edo hitz-zatia tituluaren
edozein posiziotan duten obra guztien fitxak lortuko dituzu.
Eremu
bat baino gehiago erabiltzen baduzu galdera egiten duzunean, baldintza
horiek aldi berean betetzen dituzten obren fitxak eskuratu nahi
dituzula esan nahi du. Adibidez, Autorea eremuan Irigoien,
Joan Mari eta Argitaldaria eremuan Elkar eskatzen
baduzu, egile horrek Elkar nahiz Elkarlanean argitaletxeetan
argitaratu dituen obren fitxak ikusiko dituzu, baina ez beste
argitaletxe batzuetan argitara eman dituenak.
Bilaketa
aurreratua. Kasu honetan formularioak menu hedagarri batzuk ditu.
Hauen bidez Autorea, Titulua, Gaia, Argitaldaria, ISBN eta Urtea
konbina ditzakezu ETA, EDO edo ETA EZ eragileak erabiliz. Lerro
bereko eremuen arteko eragiketak lehentasuna du lerro desberdinen
arteko eragiketekiko. Bilatu nahi dituzun liburuek izango dituzten
ezaugarriei dagozkien hitzak edo esaldiak sar ditzakezu eremuetan.
Bilaketa
aurreratua egiten duzunean, emaitzen orriak bilaketa
arruntekoaren itxura berbera du, baina aukera bat gehiago eskaintzen
dizu: fitxa bakoitzaren ondoan "Fitxa osoa" dioen lotura
bat ikusiko duzu. Hau sakatuz gero, liburu horren fitxa osoa ikusiko
duzu.