9. Sigmund Freud: Ilusio baten etorkizuna
Hitzaurrea: Xabier Insausti
Itzulpena: Amaia Bergara, Patxi Salaberri, Xabier Insausti
Freudek gure mendebaldeko kulturan hain garrantzitsua izan den psikoanalisia sortu eta garatu zuen. Oso pertsona zirraragarria da alderdi guztietan, lagun eta etsai amorratuak izan ditu beti. Thomas Mann idazlearen ustez, Freud gure kultura ulertzeko ezinbestekoa dugu, Schopenhauer edo Nietzsche bezala. 1900ean Ametsen interpretazioa argitaratu zuen. 1927an Ilusio baten etorkizuna agertu zen, honakoan Xabier Insaustiren sarrera batekin aurkezten duguna, eta hiru urte geroago Kulturaren ondoeza. Azken bi liburu hauetan Freudek psikoanalisia kulturari aplikatzen dio. Izan ere, Freud, gizabanakoaz gainera, gizarte, kultura, arte edo literaturaz ere biziki arduratu baitzen.