 |
8. Michel
Foucault: Gizakiaren heriotzaz
Hitzaurrea eta testu hautapena: Xabier Apaolaza
Itzulpena: Markos Zapiain
Foucault
frantziar filosofoa heriotzaz, espetxeaz, eromenaz, zigorraz, sexuaz aritu
zen, hau da, bizi izan zituenekin estu loturiko gaiez, antzutasun abstraktuetatik
landa. Liburu honetarako Xabier Apaolazak hautatutako idazkietan bi gai
nagusitzen dira: batetik, espetxeak, sortu zenez geroztik, inoiz ez du
bete behar omen zituen helburuetarik bakar bat ere burutu; Foucaultek
espetxearen iraupen enigmatikoa ikertzen du. Eta, bestetik, ohiturek,
aginteak, dagoenak, izaera eta bizimodu apal kontrolagarriak saritzen
dituzte; Foucaultek, berriz, izaera-bizimodu arraro kontrolagaitzen asmatzea
bultzatzen du, nork bere burua arte-obra gisa sortzea. Izan ere, beti
ibili zen askatasun berrien bila.
|