 |
6. Theodor
W. Adorno: Musikaren filosofia
Testu hautapena, sarrera eta itzulpena: Xabier Insausti, Marijose Telletxea
Adorno,
Frankfurteko eskolako kide izanik, XX. mendeko pentsalari aleman garrantzitsuenetakoa
izan da. Horkheimerrekin idatzi zuen Ilustrazioaren Dialektika-k eragin
izugarria izan zuen 68ko belaunaldian; musika eta filosofia beti batera
landu zituen eta uko egin zion bi esparruen artean aukeratzeari. Batean
nahiz bestean helburu berberak zituen eta zorroztasun berarekin ekiten
du bietan. Argi geratzen da hori guztia Xabier Insaustik eta Marijose
Telletxeak hautatutako testu hauetan, non musika dodekafonikoaz, Schönbergen
musika berritzaileaz, pintura eta musikaren eta filosofia eta musikaren
arteko erlazioez diharduen.
|