5. Gottfried Wilhem Leibniz: Metafisikako diskurtsoa
Hitzaurrea: Joxe Azurmendi
Itzulpena: Fernando Mendizabal, Joxe Azurmendi
Leibniz, XVII. mendeko fisikari, matematikari, historialari eta filosofo alemana, bere garaiko pentsalari unibertsalenetako eta sortzaileenetakoa da. Leibnizen sistema filosofikoa, metafisikan ez ezik, ikuspegi historiko modernoaren hasieran ere guztiz eraginkorra izan da, Herder, Goethe eta idealismo alemanean izan duen garrantziaren bitartez. Joxe Azurmendiren hitzaurrearen ondoren dator Metafisikako diskurtsoa. Bertan, Leibnizen pentsamenduaren funtsezko zutabeak agertzen zaizkigu: harmonia unibertsalaren doktrina, banako eta monadaren kontzeptuak, unibertsoaren osotasuna eta arrazoimenaren printzipioa, giza ezagutzaren gradualtasuna...