 |
4. Gizakiaren
filosofia ilustratutik antropologia filosofikora
Testu hautapena eta sarrera: Joxe Azurmendi
Itzulpena: Fernando Mendizabal, Pello Zabaleta
Gizakiari
buruzko galdera filosofiaren hasieratik planteatzen den arren, Antropologia
kontzeptua humanismoaren eta erreforma protestantearen aroan sortzen eta
finkatzen da diziplina autonomo gisa, gutxi gorabehera gaur egungo zentzuarekin,
XVI eta XVIII. mendeen bitartean. Liburu honetan, Joxe Azurmendiren sarrerarekin
batera, Michèle Duchet eta Odo Marquard filosofoen hiru testu jasotzen
dira. XVIII. mendetik hona gizakiaren zerizanari buruzko auziaren esparruak
izan duen garapena aztertzen da testu horietan: hau da, antropologia ilustratutik
antropologia filosofikorako urratsa. Bertan aurki ditzakegu, beraz, arazo
horretaz jardun duten hainbat filosofo entzutetsuren ideiak: Pascal, Voltaire,
Rousseau, Kant, Scheler, Gehlen, Cassirer, Horkheimer, Adorno...
|