 |
3. Kant
eta Hegel: gerra eta bakeaz gogoetak
Testu hautapena eta sarrera: Hans-Christian Lucas
Itzulpena: Ibon Uribarri
Gerraren
eta bakearen inguruko eztabaidak garrantzi handia izan du azken hamarkada
hauetan, Bigarren Mundu Gerraren ondoren ere, batik bat arma nuklearren
mehatxuaren eta Estatu Batuen eta Sobiet Batasunaren arteko disuasio-jokoaren
inguruan. Gerra hotzaren amaierarekin, aldiz, zibilizazio, kultura edo
etnia ezberdintasunak izaten ari dira antagonismo eta gatazken iturburu.
Ez dago, dena den, historiaren bukaeraren tesiarekin geratzerik. Testuinguru
honetan jasotzen ditu liburu honek bakeari eta gerrari buruzko Kanten
eta Hegelen ideia nagusiak. Hans-Christian Lucas filosofo alemanak, sarrera
orokor baten ondotik, gaiari buruzko bi filosofo handi horien testu nagusiak
biltzen ditu, beren arteko antagonismo eta bateragarritasunak agerian
uzteko asmoz.
|