Jakin
irakurgaiak sailak pentsamenduaren dibulgazioa eragin nahi du, oinarrizko
testu eta irakurgaiak sortuz.
Erraz eta azkar irakurtzeko eskuliburuak dira.
Pentsamenduaren eztabaidan interesaturiko edozeinek, asteburu batean irakurtzeko
modukoak.
Ikasle eta irakasleek irakurgai osagarriak egiteko material gisa erabil ditzakete
irakaskuntzan.
Giza zientzietako, filosofiako eta pentsamenduaren historiako autore eta arazoen
aurkezpen xumea da testu bakoitzaren gaia.
1997an hasi zuen Jakinkizunak SL-k egitasmo hau, Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako
deialdi bati esker.
Oraingoz urtero hiru ale eman dira argitara. Saiakeraren liburutegi mardula
lortzea du helburu Jakin irakurgaiak sailak. Baliabide ekonomiko
hoberekin azkarrago lortuko genuke asmoa betetzea. Jakin taldean saiakera
bultzatzea ez da gaurko kezka.
Joxe Azurmendi da sailaren arduraduna.
Jakin
irakurgaiak