 |
18. Jenaro
Garate: Gizakia maitagogoa da (Nire aitorpen filosofikoa)
Hitzaurrea: Roman Garate
Liburu
benetan bitxia, eskuetan dugun hau. Bitxia, erabat idazlearen pertsonala
izanik, zeharo unibertsala delako aldi berean.
Pertsonala noski, idazleak, nolabait, bere autobiografia azaltzen digulako.
Eta Unibertsala, bere autobiografia filosofian kokatzen duelako.
Bere-berea izan zen, noski, hogei urtez bere pertsona osoan, indibidualki
eta sozialki ( bere familia barne) pairatu behar izan zuena: hogei urtez
<<agnostizismo sakon ilunean>>, gizarte-giro ' hartan', sinesmen
gabeko herriko seme batek lau hankako asto batek hegan baino harridura
handiagoa sortzen zuenean (horren naiz,bai,lekuko).
Krisi pertsonal horren arazoa, ordea, idazlearen alderdi unibertsalak
sortzen eta mamitzen zuen: bere filosofiak.
|