 |
17. Kanten
ezagutzaren teoria
Ibon Uribarri
Liburu
honen asmoa Immanuel kanten ezagutzaren teoria aurkezten da. Liburuak
baditu bere argitalpena gomendatzen zuten aurrekariak. Argitalpen bilduma
honen lehen zenbakiak, Immanuel Kant: bizitza eta filosofia (Jakin,
Donostia, 1997), Kanten biografia eta lana deskribatzen zituen oro
har. Egileak gero bere tesia argitaratu zuen, Denbora eta Arrazoimena.
Batasuna eta jarraitasuna esperientziaren sistema transzendentalean (EHU,
Leioa,1998). Tesia izanik, ikerketa askoz bereziagoa aurkezten du lan
honek. Honi Kanten liburuen itzulpenak gehitu behar zaizkio. Prolegomenoak
(klasikoak, Bilbo, 1995) agertu ziren lehen, eta ondoren bilduma honen
hirugarren zenbakian Kantek filosofia politikoaz idatzitako lan eta pasarteak
itzuli ziren Kant eta hegel: gerra eta bakeaz gogoetak (Jakin,
Donostia, 1997) izenpean, eta ondoren,azkenik, kanten lan nagusia argitaratu
zen Arrazoimen Hutsaren kritika
( klasikoak, Bilbo, 1999).
|