15. Ludwig Wittgenstein: Etika, zientzia eta antropologia
Sarrera eta itzulpena: Ignacio Ayestaran
Ludwig Wittgenstein filosofo vienarrak, Lehen Mundu Gerran soldadu austriarra zelarik, Tractatus Logico-Philosophicus idatzi zuen, XX. mendeko filosofi libururik eraginkorrenetakoa. Neopositibista eta filosofia analitikoaren aitatzat hartua izan den arren, berebiziko garrantzia du bere pentsamenduan, logika eta zientziaz gainera, etika, estetika eta antropologiari buruz egindako gogoetak. Horrela, Ignacio Ayestaranen sarrerarekin batera datozen hiru idazkietan, logikotasun eta zientziatasun itsutik haratago, transzendentzia eta mistikotasunaren bila murgiltzen da Wittgenstein.