14. Juan Bautista Bengoetxea: Filosofia eta Zientzia. Vienako Zirkulua
Hitzaurrea: Thomas Mormann
Zientziaren filosofia XX. mendean filosofiaren baitako diziplinarik esanguratsu eta emankorrenetakoa bilakatu bada, Vienako Zirkuluak irekitako bideari esker izan dela esan daiteke. Thomas Mormann aditu alemanaren sarreraren ondoren, Juan Bautista Bengoetxeak Zirkuluaren aurrekari filosofiko eta zientifikoak eta bere partaide nagusiak (Schlick, Neurath eta Carnap) aurkezten ditu. Ondoren, corpus teorikoa aztertzen du: metafisikaren kritika, egiaztagarritasuna esanahi irizpide gisa, ezagutzaren kontzeptua, indukzioa, egia eta esperientzia, epistemologia eta zientziaren filosofia. Eta, azkenik, Vienako Zirkuluaz egin izan den interpretazio estandarretik haratago, Zirkuluaren baitako heterodoxia eta aniztasuna islatzen duten azken urteotako berrinterpretazioak ere jasotzen dira.