12. Roger Bacon: Unibertsitatea eta Zientzia Erdi Aroan
Testu hautapena, sarrera eta oharrak: Xabier Andonegi
Itzulpena: Josemari Regillaga
Roger Bacon filosofo eta zientzialari ingelesa, Doktore miragarria deitua, Oxforden eta Parisen matematika, astronomia, hizkuntza, optika eta alkimia ikasketak burutu ondoren frantziskotar egin zen. Garaiko espiritu berritzaileenetakoa, irekia, jakinminez betea, hezkuntza erreformatzailea, hezkuntza eskolastiko tradizionala baztertu zuen, autoritatearen eta jasotako iritziaren aurrean arrazoimenaren eta esperientziaren epaia lehenetsiz, eta filosofia eta teologiaren arteko elkarrekintzaren ildoa jorratuz, liburu honetan jasotzen dugun Teologia ikasketarako laburbilduma idazkian suma daitekeenez. Kartzela zigorra ere jasan behar izan zuen bere proposamenen ondorioz. Xabier Andonegiren sarrerak XIII. mendeko unibertsitatearen eta zientziaren inguruabarrak aurkezten ditu.