 |
11. Platon:
Sokratesen Defentsa
Sarrera: Joxe Azurmendi
Itzulpena: Julián Peña
Itzulpenaren berrikuspena: Jesus Mari Arrojeria
Sokratesek
mendebaleko lehen filosofian biragunea bere izenarekin markatzen du: natur-filosofia
kosmologikotik ("presokratikoak") giza jokaeraren adierazpen
eta kritika razionalera. Atenasen jaio zen, sineste eta balio tradizionalen
krisialdi larri baten erdian, eta han bertan hil, Jainko berriak asmatzeaz
eta gazteak perbertitzeaz salatua izanik eta astaperrexil pozoina edatera
kondenatua. Filosofo erradikalki zintzo eta kritikoaren, kontzesiorik
gabe egiazalearen eredutzat hartua izan da mendebaleko tradizioan. Sokratesek
epaitegian egin omendako Defentsa, haren ikasle Platonek idatzi bezala,
mundu literaturako testurik ezagunenetakoa da gaur. Joxe Azurmendiren
sarrera batekin aurkezten dugu liburu honetan.
|