![]() |
1. Ibon
Uribarri: Immanuel Kant: bizitza eta filosofia Pentsakera modernoaren
egituraketan gehien eragin duen pentsalaria izan da Immanuel Kant, ezbairik
gabe. Liburu honetan, Ilustrazio garaiko filosofo aleman honen bizitza
eta lana aztertzen ditu Ibon Uribarrik. Kanten bizitzari buruz eskuarki
ematen dena baino ikuspegi zabalagoa eta errealistagoa ematen saiatu da
egilea. Gehienetan Kant heldua aurkezten da, baina liburu honetan bere
gaztaroa ere aintzat hartzen da. Kanten pentsamenduari dagokionez, liburuaren
asmoa irakurle euskaldunari Kanten filosofian oinarrizko sarrera bat eskaintzea
da, ezagutzaren teoria, naturaren filosofia, estetika, etika, erlijioa
eta historiari buruzko auziez duen ikusmoldea aurkeztuz. Ez hainbeste
ideien doktrina gisa, baizik pentsamenduaren garapen ireki gisa. Horregatik,
muineko arazoetara jotzen da eta erantzunak azaldu bai, baina, batez ere,
Kantek zer arazo konpondu nahi zituen argitzen saiatzen da egilea. |