Hemeroteka honetan Jakin aldizkariak azken 50 urteetan publikatu dituen aldizkari guztiak topatuko dituzu. Zenbaki horietako edukiak lau modu desberdinetan sailkatuta daude: urte, autore, gai eta artikuluen arabera. Honekin batera bilatzaile bat ere badago, aldizkarietan bilaketak egin ahal izateko.
Urtearen araberako kontsulta
Hasierako orrialdean urte zerrenda bat ikusiko duzu, eta urte bakoitzaren gainean sakatuta, urte horretan publikatu diren zenbakien zerrenda, zenbaki bakoitzak dituen artikuluekin batera.
Autorearen araberako kontsulta
Autore guztiak alfabetikoki ordenatuta azalduko dira zerrenda batean. Autore baten izenaren gainean sakatzen badugu, autore horrek Jakinen historian zehar idatzi dituen artikulu guztien zerrenda azalduko da, artikulu bakoitza zein zenbakitan dagoen azaltzen delarik.
Artikuluaren izenburuaren araberako kontsulta
Jakinen argitaratutako artikulu guztiak izenburuaren arabera alfabetikoki ordenatuta aurkituko dituzu, artikulu bakoitzaren egile eta argitaratze-zenbakiarekin batera.
Gaiaren araberako kontsulta
Atal honetan Jakineko artikuluak gaien arabera sailkatzeko erabili den zerrenda topatuko duzu. Gai bakoitzak hainbat azpigai eduki ditzake, eta artikuluak gai edo azpigai horien arabera sailkatuta daude.
Bilaketak
Ez badugu nahi zenbaki konkretu bat kontsultatu edota hitz
edo hitz-kate zehatz baten bila bagabiltza, bilaketa sistema bat ere gehitu
da. Testu kutxan guk bilatu nahi dugun termino edo terminoak sartu eta termino
hori duten zenbakiak azalduko dira. Bilaketan '*' eta '?' bezalako ordezkapen
karaktereak erabili daitezke eta baita 'AND', 'OR' eta 'NOT' eragile
logikoak hitzen konbinazioak egiteko.
Karaktere kateak topatu nahi badira, komila sinplea ' erabili behar da katea
mugatzeko.
Hitzen konbinazioak egiteko 'AND' eta 'OR' eragileak erabili ditzakegu. 'AND'
erabiliz, testuan hitz guztiak dituzten orrialdeak azalduko dira. 'OR' eragilea
erabiltzen badugu, ordea, bilaketan zehaztutako hitzen bat duten orrialdeak
azalduko dira. 'NOT' eragilearekin hitz bat testuan ez dela azalduko ziurtatuko
dugu.